Udazkenari ongi-etorria gaur, festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Udazkena bete-betean da, eta ospatze aldera, festa antolatu du gaur Kutxa Ekoguneak. Ekimenez betetako egitaraua osatu dute, haur, familia eta gazteei zuzenduta. 10:30etatik 15:00etara izango dira mu­sika, tailerrak, bisita gida­tuak, berba gunea, zozketak eta produktu ekologikoak dastatzeko aukera.
Ekimen hau aprobetxatu, eta publiko osoari ateak ire­kiko dizkio Kutxa Ekoguneak. Eta gaurtik aurrera, ekimen ez­berdinak antolatzeko as­moa azaldu dute.

Gaurko ekimen guztiak irekiak eta doakoak dira
Egunean zehar antolatutako ekimen guztiak irekiak eta debaldekoak izango direla azaldu dute. Baratze Eskolara bisita gidatuak egiteko au­kera, 10:30etatik 13:30etara izan­go da. Ordu berean ha­siko da Ekobira, kontsumo jansa­garriaren azoka. 11:00e­ta­tik aurrera argazki ma­ra­toia antolatu dute, 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Eta ordu berean hasiko dira, baita ere, tailerrak; udazken eta neguko baratzaren plan­gintzaz ariko dira. Hiru urtetik gorako umeak di­tuzten familientzat ere izango da ekitaldai: Hip Hop Urri ekimena, 11:00etan hasita. Hamar minutuko hitzaldi motzak ere, izango dira Berba gunean. Eta inaugurazio bat ere, antolatu dute, Dora Sa­lazarren Mujer arbol es­kultura izango da eguneko protagonistetako bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!