Azken fasea da Hernani Erabaki prozesua. Hernaniarrek 2015eko Udal Aurrekontuetan zein proposamen txertatu erabakitzeko garaia iritsi da. 33 proposamenetatik 10 aukeratu behar dira orain, definitiboak izango direnak. Parte hartzeko baldintza bakarra da, Hernanin erroldatuta egotea.
Bozkatzeko aukera bat da, Udalak datozen egunetan auzoetan egingo dituen errondetan parte hartzea. Sei egingo ditu guztira (auzoa, lekua eta ordua, ondoko taulan).
Beste bi aukera
Auzoetako proposamenez gain, beste bi aukera ere jarri ditu Udalak herritarren eskura, 10 proposamen onenak aukeratzeko. Batetik, etxez etxe banatu diren galdetegi orriak beteta; Biterin, Kiroldegian edo Udalean entregatu behar dira. Eta bestetik, interneten, www.hernani.net web orrian jarri duten galdetegia beteta.
Aukeratuko diren 10 proposamenak azaroaren 19an aurkeztuko dira jendaurrean.
AUZOETAKO BILERAK
l Portu auzoa: urriak 20, 19:00etan, auzo elkarteko lokalean
l Etxeberri auzoa: urriak 22, 19:00etan, Lagun Artea elkartean
l Zikuñaga auzoa: urriak 23, 19:00etan, auzo elkartean
l Sorgintxulo auzoa: urriak 27, 19:00etan, auzo elkartean
l Urriak 29, 19:00etan, Haur Eskolan, Sagastialdeberri, 2.
l Urriak 30, 19:00etan, Biteri kultur etxean.
*Saio guztietan haurtzaindegi zerbitzua izango da.
*Saio guztiak irekiak dira, eta berez, edonor gerturatu daiteke.