Mendizale Astearen barruan, argazki lehiaketa antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Gaur da argazkiak aurkezteko azken eguna. Lokalean (Iturregi plaza) entregatu behar dira, 20:00etatik 21:00etara. Partehartzaile bakoitzak 3 eta 6 argazki bitartean aurkeztu ditzake, eta gutxienez batek Hernanikoa izan behar du.