Dena prest, igandeko rallyrako

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 17a

Argazki Rallya antolatu du Hernaniko Foto Forum taldeak igandean. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara izango da Udaleko arkupetan. Bi maila izango dira: 12 urte bitartekoak, eta hortik gorakoak (azken hauek 5 euro ordaindu behar dituzte). Rallya 10:00etatik 14:00etara izango da, eta gaia egunean bertan emango dute; argazkiak Hernanin barrena atera behar dira. Partehartzaileek 6 argazki aukeratu behar dituzte eta, urriaren 22ra arte izango dute horiek aurkezteko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!