Aurrera begira eman beharreko pausuak zehazteko bilera irekiak egiten ari da Molotoff Irratia. Larunbatean hirugarren bilera deitu dute, 16:00etan, Sagastialde 16an duten egoitzan. Eta hemendik aurrera, larunbatetan, ordu berean bilduko da irratiaren martxa eramateko osatu den taldea.