Kale animazioa eta menua, gaurko plana

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 17a

Bakailu astea bete-betean da. Gaur bertan, bi ekitaldi an­tolatu dituzte. Batetik, kale animazioa izango da. Rock hotsek hartuko dituzte Her­naniko bazterrak, 19:00ak eta 21:00ak bitartean.
Tarte horretan, taber­netako pintxo lehiaketan par­te hartzeko aukera ere izango da. Bakailu pintxoa euro ba­tean dute erdiguneko ta­ber­na askotan. Eta eguna bo­robiltzeko, bakailua eta sa­gar­doa uztartuko dituen menua antolatu dute Ipa­rragirren. 21:00etatik aurrera izango da, Juan Zuriarrain eno­logoa eta Juanjo Usarraga su­kaldaria izango dira bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!