Emakumeen nortasuna indartzeko, ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 17a

Udazkenera begira, sei pro­po­samen egin ditu Hernaniko Ber­dintasun Sailak, Jabetze Eskolen barruan. Helburua da, bizitzan autonomia izatea, bizitzari aurre egiteko indarra hartzea: «bilatzen da nor­be­ra­ren bidea egiteko ahalmena izatea eta eraldaketa sozia­lean parte hartzea. Inork ezin du beste inor jabetu. Hala ere, erakundeek emakumeen ja­be­tze prozesua sustatu deza­kete, bakarka edo kolektiboki. Eta hori da Hernaniko Jabetze Eskolak duen asmoa».

Informazioa eta izen ematea
Izena emateko epea as­te­le­he­netik egongo da zabalik, eta hilaren 31a arte izango da au­ke­ra. Horretarako edo infor­ma­zio gehiagorako: Plaza Fe­mi­nistako bulegoa, 943 33 70 17 edo maialen-a@hernani.net.

Munduko emakumeen literatura
Irakaslea: M. Tranche Iparragirre.
Datuak: Azaroaren 6tik ekainaren 4ra, 18:30-20:30, hilabeteko aurre­ne­ko ostegunetan. Plaza Femi­nis­tan. Gaztelaniaz. 16 ordu. 16 euro.
Deskripzioa: Beste emakume as­kok garbitu eta sendotu dute gu orain egiten ari garen bidea. Gu­rekin batera beste hainbat ema­kume ere antzeko bidean dabil. Haien pausoak neurtzea eta aprobetxatzea hai­en esperi­en­­tziari, gozamenari eta sufrimenduei balioa emateko mo­durik hoberena da.

Batukada feminista
Irakaslea: Arantxa Viceda Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi.
Datuak: Azaroak 7 eta 21, abenduak 5 eta 19, urtarrilak 9 eta 23, otsailak 6 eta 20, martxoak 6 eta 20, apirilak 17 eta maia­tzak 8 eta 22; 17:30-19:30; Langile ikastola. 26 ordu. 26 euro. Euskeraz.
Deskripzioa: Zein da helburua? Hainbat musika-tresna jotzen ikasteaz gain, gozatzea, emakumeon artean harremana izatea, talde-lanean eta elkarrekin ikas­tea, irudimena lantzea, sortzea, gidaritza har­tzea, musikaz disfrutatu eta gozaraztea, emakumeak eta feministak ikusiak eta entzunak izatea, aldarrikapenak plazaratzeko espazioak oku­patu eta erabiltzea...

Nire buruarekin esperimentatzen
Irakaslea: Josune Gorostegi Monton eta Laura Lopez Rey.
Datuak: Azaroaren 11tik otsailaren 17ra. Asteartetan, 17:30-20:00.  Bi­te­rin, euskeraz. 28 ordu, 28 euro.
Deskripzioa: Antzerkiaren jolasa neu­reganatzeko tresna izan dai­te­ke, fo­kua barrurantz jarriz eta ni ikus­le ba­kar gisa hartuz. Jo­la­sean es­pe­ri­men­ta­tu egi­ten dut eta ho­nek nire buruari bu­ruz di­tu­dan ideiak ezagutzeko au­kera ematen dit. Nik desiratutakorantz joateak edo ez joateak zer da­karren, nire bi­zi­tza zein genero me­kanismok edo me­kanismo pro­piok mugatzen duen... Nire zaurgarritasunean eta bo­terean sakontzeko aukera ematen didan atera irekitzen dut horrela.

Ez dut nire ama bezalakoa izan nahi... ala bai?
Irakaslea: N. Vazquez Garcia.
Datuak: Urtarrilak 17, larunbata. Plz. Feministan, 09:30-13:30 eta 15:00-19:00. Gaztelaniaz. 8 ordu, 8 euro.
Deskripzioa: Emakumeok jendartean dugun zeregina asko aldatu da denboran zehar, eta hainbat arlotan asko gainera; baina amatasunaren egitekoa, berriz, askoz gutxiago. Ema­ku­meak ama izateko heziak dira oraindik ere, eta amatasunaren inguruko arauak ere oso gutxi aldatu dira.Nola eraiki nire amatasun eredua? Nola uztartu nire aurrekoen irakaspenak nire pentsamendu feministarekin? Zer betekizun dute nire seme-alabek honetan guztian? Nire amatasunean bada bikoterik?

Zaintza partekatua gurasoak banatzean. zertaz ari gara?
Irakaslea: Lur Etxeberria Iradi.
Datuak: Urtarrilak 15, osteguna, 17:30-20:00. 2 ordu eta erdi, euskeraz. 3 euro.
Deskripzioa: Gurasoak banantzen direnean eta adostasunik ez dagoenean, judizialki zaintza partekatua ezartzea da aukerarik onena haurrentzat? Kasu hauetan zaintza partekatua lehenetsi behar da edo zaintza-moten artean aukera bat gehiago izan behar du? Saio honetan gai honi buruz hausnartuko da, honen inguruko proposamen ezberdinak ezagutuz.

Bizikleta mekanika tailerra
Irakaslea: Ana Zuazagoitia Rey Baltar, Ain. Artetxe eta Amaia Alvarez Uria.
Datuak: Azaroaren 14a, ostirala. 17:00-20:30. Plaza Feministan, euskeraz. 3 ordu eta erdi. 4 euro.
Deskripzioa: Tailer honetan bizikletaren oinarrizko mekanikaren ezagutza eta emakumeen autonomia lantzen dira. Gurpilaren atalak ezagutu eta zu­la­­tzeak konpontzea; balaztak aldatu eta egokitzea; katea ateratzean nahiz pus­katzean konpontzea, eta bizikleta ego­ki mantentzeko oinarrizko ezagu­tza izatea, besteak beste. Bakoitzak bere bi­zikleta gertutik ezagutzeko, gomen­da­tzen dugu bizikleta ekartzea, eta bai­ta etxean dauzkazuen erremintak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!