Gipuzkoako Bazkundearen Merkataritza Taldeak lehiaketa berria jarri du martxan. Eskualdeka, komertzio edo denda bat harri bitxi izendatzea da asmoa. Aurten etxeetarako gauzak saltzen dituzten denak daude lehian, eta Hernaniren kasuan, lau aurkeztu dira: Ikusi Makusi, JF Cocinas, Galerias Buen Precio eta D-Kora. Azaroaren 2ra bitartean, herritarrek aukeratu dezakete eskualdeko harri bitxia. Botoa emateko: 10bitxiak.blogspot.com.