Sagardo Lehiaketa antolatu du Xalaparta elkarteak urriaren 25ean. Hamar sagardotegik hartuko dute pate, eta azaldu dutenez, berehala jakingo da zeintzuk diren. Lehiaketa bazkari baten bueltan antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek urriaren 18ra arte eman dezakete izena elkartean jarri duten tabloian.