«Garapen Agentziak Mankomunitate izaera izan beharko luke, eta ez Bilduk proposatzen duen txiringitoa»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 16a

Azken egunetan bi prentsaurreko izan dira Buruntzaldeko Ga­ra­pen Agentziaren inguruan; bata EAJ alderdiak ema­na, eta bes­tea Burun­tzaldeko Udalek eskainia. Horiei erantzunez, eta beraien iritzi eta asmoak azaltze aldera, pren­tsaurrea eman zu­ten atzo, An­doainen, Burun­tzal­deko PSE-EE alderdiko kideek.
Sarreran azaldu zutenez, Buruntzaldeako udalak lanean ari dira eskualdeko Ga­rapen An­gentzia sortzeko. So­zialisten ustez, premiazkoa da erabakiak lehenbailehen hartzea: «langabezi tasa altua da eskualdeko herrietan, eta egoera hori konpontzen saiatu behar gara. Horrek ez du esan nahi, PSE-EE alderdiak edozein proposamen onartuko duenik; eta are gutxiago, interes partidistan alde egiten duen proposamenik».

«Zergatik presa?»
Bilduk irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu nahi duela azal­du zuten atzo, eta gerora aztertu zein figura juridiko izango duen: «ezin dugu proposamen hori onartu. Bi urte lanean ari­tu eta gero, ezin dugu ulertu zergatik orain dena korrika eta presaka egin nahi duten. Zein da presa? 8 hilabete barru hau­tes­kundeak datozela eta gehiengoak aldatu daitezkeela? Hor­re­gatik proposatzen al du izaera juridiko hori 8 hilabete barru aztertzea?».

«Garapen agentziak ezin du interes partidistarik izan»
Alderdi sozialistaren ustez, Ga­ra­pen Agentziak publikoa eta gar­dena izan behar du: «garapen agentziak ezin du int­eres par­tidistarik izan. Man­ko­mu­ni­tate bat sortu beharko litzake, or­ganismo ge­hienetan dagoen bezala. Idaz­kari eta diruzain kar­­guek izaera publikoa izan be­harko lukete, gardena, eta Uda­leko fun­tzionarioen esku dagoena. Eta ez Bilduk proposatzen du­en elkartea. Pro­po­sa­tzen du­te­­na da, kargu ho­rien ardura al­der­di politiko jakinetako zinego­tziek izatea, kontrolik gabe». Bes­te marra gorri bat ere pasa du­­tela dio PSE-EEk: «organo ho­rren barruan, Udaletako ordez­ka­riak aukeratzeko bi modu ere eman ditu Bilduk: alkatea eta plenoak aukeratutako bat; edo D’Hont legea oinarri hartuta, bi hautagai aukeratzea. Bietako edo­zein aukeratuta, Bilduk ge­hien­goa izango luke. Man­ko­mu­ni­tatearen izaerarekin ord­ea, ez».
PSE-EEk argi utzi zuen ez datorrela bat proposamenarekin eta denen artean egin behar dutela lana, egoera sozioekonomikoa hobetzeko: «Agentzia bat sortzea ez da txirigito bat eraikitzea, 2015eko hauteskundeak hor daudelako. Eraikitzea da enplegua sortzeko gauzak egitea, PSE-EEk udal ezberdinetan egin duen moduan: lana sortzeko plana egin, iniziatiba ezberdinak aurkeztu...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!