Zepadiko putzuaren urteurren jaia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 16a

Bihar beteko da urtebete Ereñotzuko eta inguruko herritarrek Zepadiko putzua eraiki zutela, auzolanean. Hain zuzen, hori ospatuko da larunbatean.

Hitzaldia, panelen aurkezpena eta sariak
Urteurreneko ospakizunaren ba­rruan, Aranzadi Zientzia El­kar­teko Iñaki Mezquitak hi­tzal­dia emango du, Burrun­tziak, uraren hegoak, 10:00e­tan Epeleko aterpean. 11:15etan Zepadiko putzua bera bisitatu eta jarri den panel infor­ma­tiboa aurkeztuko da. Ondoren, 12:00etan, hamaiketakoa egin eta diplomak banatuko zaiz­kie putzuaren jarraipena egin duten Txirrita Eskolako ume­ei. Argazki lehiaketako sariak ere emango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!