Denboraldi berria martxan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 16a

Atleta bikainak eman ditu Hernanik historian, tartean, Adarragatarrak. Herriak atle­tis­moarekin duen lotura as­palditik dator, eta adibide garbia da azken urteetan hartu duen indarra.  
Domina asko jantzi dituzte Hernaniko atletek azken ha­markadetan, eta marka asko ere lortu dituzte. Esfortzu haundia dago horren atzean, bai kirolariena, eta baita klub haundi batena ere. Txiki txikitatik hasi, eta hel­du­­taraino, maila eta moda­litate ezberdinetan aritzeko aukera dago Hernaniko taldean. Konpetitzen dutenak daude, eta baita afizioz kirola egitea gustuko dutenak ere.

Aurkezpen ofiziala, gaur
Udako geldialdiaren ostean, denboraldi berriari ekiteko gogoz dira guztiak. Asko entrenamenduekin hasi badira ere, Atletismo taldeak gaur antolatu du denboraldi berriko aurkezpena. Iluntzeko 19:30etan izango da, Gabriel Zelaiako 2garren lokalean.

Hernaniar guztiak, gonbidatuta
Aurkezpen irekia da, eta beraz, atletismoagatik interes be­reziren bat duten hernaniar guztiak daude gonbidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!