1968ko urriaren 15ean bildu zen aurreneko aldiz Hernaniko Santa Barbara taldea. Aurretik, etxeetan biltzen zen Alkoholiko Anonimoen taldea, eta fundazio egun hartatik dute egoitza. Ehundaka lagunek egin dute ordutik terapiaren bat. Gaur egun Sandiusterriko egoitzan elkartzen dira. Bilera itxiak, hau da, terapiak, astelehen eta ostiraletan egiten dituzte, 19:30etan. Ostegunetan, 19:00etatik aurrera, beharra duen guztiari informazioa emateko prest izaten dira. Eta familia eta lagunekin ere elkartzen dira, asteazkenetan, 18:30etan.
Zentrutik gogoratu nahi dute alkoholismoa ez dela bizio bat, gaixotasun bat baizik.