Xoxotera buelta igandean, gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 15a

Hernaniko gaztetxoei egin die plana Mendiriz Mendi elkarteak iganderako. Xoxotera buelta antolatu dute, 905 metroko tontorra egiteko asmoz. Atsegindegitik aterako dira 08:30etan, eta 2 euro ordaindu behar dituzte; helduek 6 euro. Izena emateko aukera izango da gaur eta bihar, 20:00etatik 21:00etara, elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!