Jendea behar da tailerrak emateko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 15a

Hernaniko Gazte Txokoa jende bila dabil 16 urte bitarteko gaztetxoei tailerrak emateko edo ekintzak antolatzeko. Tailerrak lokalean edo kanpoan eman daitezke. Interesa dutenek bidali mezua hernanikogaztetxokoa@gmail.com helbidera. Baldintza bakarra da, euskeraz jakitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!