Ekitaldiak barra-barra, azarora bitartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 15a

Bete-betean sartu dira, Ere­ñotzun, Udazken Kultura­lean. Hilaren hasieran Ara­nora igo ziren bizikletan, eta azarora bitartean beste ha­maika eki­taldi antolatu dituzte. Gaur bertan, Eskalada musikatuak. Alpeak eta Pirineoak, irudi emanaldia eskainiko du Igor Irazustak, 19:30etan.
Larunbatean, Zepadiko pu­tzu­aren urteurrena ospatuko da. Goizeko 10:00etan Burrun­tziak, uraren hegoak hitzaldia emango du Iñaki Mezquitak. Ondoren, 11:15etan, putzua bisitatzeko aukera izango da, eta bertan jarritako panela aurkeztuko da. Segidan, 12:00ak inguruan, hamaike­takoa egingo da, eta diplomak ba­natuko zaizkie Zepadiko pu­tzuari jarraipena egin dioten Txirrita Eskolako umeei. Ar­gazki lehiaketako sariak ere banatuko dira.
Igandean, berriz, auzoko festa egingo da. Eta datozen egunetan, ekitaldi gehiago izango dira, azaroaren 8ra bitartean.

GAUR 15, ASTEAZKENA
19:30, ‘Eskalada musikatuak. Alpeak eta Pirineoak’ emanaldia.
URRIAK 18, LARUNBATA
10:00, Epeleko aterpean  ‘Burruntziak, uraren hegoak’
hitzaldia eta erakusketa.
11:15, Zepadiko putzura bisita eta panelaren aurkezpena.
12:00, Hamaiketakoa eta diploma banaketa.
URRIAK 19, IGANDEA
17:00, Auzoko festa frontoian: sagardo dastaketa, gaztain erreak, azoka, patata tortilla lehiaketa...
URRIAK 22, ASTEAZKENA
19:00, ‘Elikaduraren eragina
osasunean’ hitzaldia.
URRIAK 23, OSTEGUNA
19:30, Mundua bizikletaz Asian.
URRIAK 24, OSTIRALA
22:00, pelikula.
URRIAK 25, LARUNBATA
11:30, Florencio Galdino
umeentzako ikuskizuna frontoian.
URRIAK 29, ASTEAZKENA
19:30, ‘Ereñotzu inguruko historia, toponimia eta saroiak’ hitzaldia.
AZAROAK 1, LARUNBATA
20:30, Bertso afaria Ur-Mia
elkartean Maialen Lujanbio eta
Unai Agirre bertsolariekin. Txartelak salgai Ur-Mia elkartean eta Irrintzi
tabernan 25 euroan.    
AZAROAK 8, LARUNBATA
Egunpasa Sarako kobazuloetara. Irteera 09:30etan Ereñotzuko autobus geltokitik. Txartelak Auzo Udalean salgai.
ERAKUSKETA:
Urriaren 19tik 25era ‘Burruntziak, uraren hegoak’ Auzo-etxean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!