Pasai San Pedron dagoen Albaola Itsas Kultura Faktoria bisitatzeko aukera izango da gaur, 17:00etan, museoan bertan elkartuta. Baleontzien berri, eta Terranovako bakailu arrantzaren berri jasotzeko aukera izango dute, aurretik izena eman dutenek.
Kale animazioa eta afaria
Ostiralean, Rockalean kale animazioaz gozatu ahal izango da Hernanin, 19:00etatik 21:00etara. Bestalde, 21:00etan bakailua eta sagardoarekin afaltzeko aukera izango da Iparragirre sagardotegian. Gaurkoa da izena emateko azken eguna, 27 euroan. (943 55 03 28/943 33 73 70). Igandean, berriz, bakailu festa egingo da. Tartean, bakailua pil-pilean lehiaketa. Izen ematea: gurutze-a@hernani.net.