Urte berriari hasiera ona emateko, BazkariBilera antolatu du Gazte Asanbladak urriaren 25ean. Bertan erabakiko dute, 2015 urtean Gazte Asanbladak hartuko duen bidea. Santio Jaietako balorazioa oso ona izan dela azaldu dute eta indar hori aprobetxatu behar dutela. Astigarragako gazte guztiei gonbidapena luzatzen diete. Bazkaria Ikatza tabernan izango da eta lista 22ra arte egongo da Zipotzan. Prezioa: 2 euro eta ideiak.