Faboritoaren aurka, ezin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 15a

Mundarrok 2-0 galdu zuen Vasconiaren aurka, larunbatean. Vasconia, iazko urtean Ohorezko Erregional mailatik jaitsitako taldea da eta bertara bueltatzeko faboritoetako bat. Astigartarrek partidu txukuna jokatu arren, esku hutsik bueltatu behar izan zuten Donostiatik. Halaxe azaldu du Egoitz Sayar entrenatzaileak: «Partiduan emandako irudia izugarri ona izan zen. Taldea modu egokian hazten doa astez aste, baina aurkariei erraztasunak emateari utzi beharko dio, puntuak lortzen joateko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!