Udaleko Euskara Sailak eta Mundarro Kirol Elkarteak hitzarmen bat sinatua daukate entrenatzaileek euskera erabili dezaten euren jardunean. Hala ere, zenbait kasutan zailtasunak izaten direla eta, entrenatzaileentzako tailerra antolatu dute bihar. Bi entrenatzaile profesionalek emango dituzte azalpenak: Mikel Labakak (futbol jokalari ohiak eta Realeko jubenilen entrenatzaileak) eta Reyes Carrerek (eskubaloi jokalari ohiak eta Bera Berako entrenatzaileak). Eraginkorrak izateko estrategien inguruan ariko dira.