Autobusa Nafarroa Oinezera joateko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 14a


Zangozan ospatuko dute igandean Nafarroa Oinez. Dobera Euskara Elkarteak autobusa jarriko du bertara joateko. 09:00etan aterako da Biteritik, eta 19:00etan itzuliko da. Izena emateko  Doberatik (Larramendi 11, behea) pasa behar da eta osteguna da azken eguna; prezioa, 12 euro; bazkideek 10 euro. Autobusa osatzeko, gutxienez, 30 lagun behar dira. Informazioa: 943 33 27 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!