Joan den urteko arrakasta ikusita, ehiza, arrantza eta tiroa uztartzen dituen argazki lehiaketa antolatu du berriz ere, Txantxangorri elkarteak.
Lehiaketako baldintzak
Ehiza, arrantza edo tiroarekin lotutako edozein argazki aurkeztu liteke lehiaketara. Interpretaziorako askatasuna eman dute antolatzaileek; baldintza bakarra da, argazkiak granja, zoo edo antzeko lekuetan ez ateratzea.
Lehiaketa irekia da, eta beraz, Euskal Herrian bizi den edonork hartu dezake parte. Adin mugarik ere ez dago.
Nolako argazkiak?
Gehienez 3 argazki aurkeztu litezke pertsonako eta bakoitzak izenburua izan beharko du. 20x30 zentimetroko neurria izan beharko dute, JPG formatua, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa.
Argazkiak abenduaren 31 arte bidali daitezke info@ txantxangorri.com helbidera. Bertan jarri behar dira egilearen izen abizenak, telefonoa eta helbidea.
Sariak eta epeak
Argazki guztiak jasota, 2015eko urtarrilean zehar ikusgai jarriko dituzte Biteri kultur etxean.
Sariak hiru kategoriatan banatu dituzten: 14 urtera arte, 14 urtetik gora, eta argazki herrikoiena. Epaimahaiak 2015eko otsailean aukeratuko ditu bi argazki irabazleak. Eta argazi herrikoiena aukeratzeko bozkaketa ere, hilabete berean egingo da. Azaldu dutenez, sariak Hernaniko argazki dendek emango dituzte. Informazio gehiagorako: 688 625 576.