Dobera Sariak edizio berria du: Hernaniko hitanoaren ikerketa. Hernani herriari buruzko lanak, ikerketak, azterketak, monografikoak bultzatze aldera antolatzen da Dobera Saria. Doberak azaldu duenez, Hitanoa geroz eta gutxiago entzuten da eta galtzeko arrisku haundia dago «hortik Dobera Sariaren VII. edizio hau hitanoaren ikerketari eskaini nahi izatea».
Parte hartzeko baldintzak
Lehiaketan parte hartzeko 16 urtetik gora izan behar dira eta taldeka edo bakarka aurkeztu liteke. Partehartzaileak egingo duen ikerketaren inguruko laburpena aurkeztu behar du, gehienez 3 orrikoa. Bertan azaldu behar ditu egitasmoaren nondik norakoak: kronograma, baliabideak... Horrekin batera aurkeztu behar ditu Nortasun Agiriaren kopia, Curriculum Vitaea, eta kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa.
Parte hartzeko eskaerak abenduaren 12rako aurkeztu behar dira. Doberak Larramendi 11 zenbakian duen bulegoan entregatu daitezke, edo emailez bidali dobera@ dobera.com helbidera.
Epaimahaia eta sariak
Proiektu onena aukeratuko du Doberak, eta saria 2000 eurokoa izango da. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitatea ez dutela erabakitzen bada, saria eman gabe utzi daiteke.
Epaimahaia Doberak izendatuko du, eta gero, epaimahai horrek berak aurkeztuko ditu lehiaketarako lanak. Antolatzaileek abenduaren 23a baino lehen jakinaraziko dute hartutako erabakia. Lehiaketa irabazi duenak urtebeteko epea izango du proiektua aurrera eramateko.
Saria bi zatitan emango da: %40a irabazleak oniritzia ematen duenean, eta %60a proiektua bukatzean. Proiektua ez bada aurrera eramaten, sarituak bueltatu egin beharko du jasotako dirua.