Mendiriz Mendik argazki lehiaketa antolatu du, Mendizale Astearen barruan. Ostirala da azken eguna, argazkiak aurkezteko. Lokalean (Iturregi plaza) entregatu behar dira, astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Bakoitzak 3 eta 6 argazki artean aurkeztu behar ditu, eta gutxienez bat Hernanikoa izan behar da.