Batzar irekia, ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 13a

Martxan jarraitzen du Hernaniko Gure Esku Dagok, eta Batzar irekia deitu dute ostegunean, urriak 16, arratsaldeko 19:00etan. Lokal berrian egingo dute (Andre Kale 41). Lokala aurkeztuko dute eta urte honetarako helburuen eta egutegiaren berri eman. Herritarrak animatu dituzte bertara azaldu eta parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!