Berdinketa lortu zuen Hernanik, etxeko aurreneko partiduan. Nagusi izan ziren lehenengo zatian, eta aurretik jarri ziren markagailuan, Irati Altunaren golarekin. Bigarrena egiteko zorian izan ziren, atsedenaren ondoren, baina hernaniarrek langara bidali zuten baloia, buruz. Hortik gutxira, partidua berdindu zuen Erandiok, eta bukaeran, aukerak sobera izan ziren, edozeinek irabazteko. Azkenean, puntu banaketa (1-1).