10 proposamen onenak bozkatzeko aukera, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 13a

Hernani Erabaki parte hartze prozesua, bere momentu erabakigarrian dago. Propo­sa­me­nak jaso, aztertu eta lehentasunak jarri ondoren, 2015eko Udal Aurrekontuetan zein sartu erabakitzeko unea iritsi da. Eta herritarren esku egongo da erabaki hori. Gaurtik azaroaren 7ra, bozkatu ahal izango dute zein diren 10 proposamen onenak, eta beraz, aurrekontuetan sartu behar direnak.

33 proposamen, aukeran
Onenak zein diren erabakitzeko, 33 proposamen izango dituzte aukeran herritarrek. 33 horiek dira, hain justu, jasotako proposamen guztietatik lehenetsitakoak, gaika egin ziren hiru saioetan.
200 proposamen inguru jaso zituen Udalak, eta horietatik 80k egin zuten aurrera, teknikarien azterketaren ondoren. Gaikako saioetan, 33ra murriztu zen, aurrera jarraitzen zutenen kopurua.

Bozkatzeko, hiru modu
Hiru aukera jarri ditu Udalak herritarren eskura, 10 proposamen onenak aukeratzeko: auzoetan egingo diren auzo errondetan parte hartuz; etxez etxe banatuko den galdetegi orriak betez; edo interneten, www.hernani.net web orrian jarri duten galdetegia betez.
Azaroan aurkeztuko dituzte, jendaurrean, aukeratuak izan diren proposamenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!