Garaipena eta bonusa, konfiantza hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 13a

Indartsu hasi du Hernanik, Emakumezkoen Euskal Liga. Tarte haundiarekin irabazi zioten atzo Eibarri (0-29), Unbe zelaian, eta erakutsi zuten maila badutela oraindik, jokalari asko galdu dituzten arren.
Berehala lortu zituzten au­rre­neko bi entseguak, 10ga­rren eta 15garren minutuetan. Marka­gailuan 0-10 jartzeak lasaita­suna eman zien, Iñaki Larra­ren jokalariei: «behar­bada, erlaxatu ere egin gara, eta Eibarrek lanak eman diz­kigu», zioen entrenatzaileak, partidua bukatuta.

Defentsan, «oso ordenatuta»
Defentsari esker eutsi zioten hernaniarrek, Eibarren borro­kari: «oso ordenatuta defen­ditu dugu, oso serio».
Egindako akatsak konpon­du zituzten atsedenalditik bueltan, eta beste bi entsegu lortu zituzten. Erasoko bonusa ere lortuta, aldaketak egiteko aukera izan zuen Larrak.
Hortik bukaerara, gehiago presionatu zuten eibartarrek, baina ondo eutsi zuen Herna­nik, eta kontraerasoan lortu zuen bosgarren entsegua.

Partidu garrantzitsua, taldea non dagoen jakiteko
Ligako talde ahulenetakoa da Eibar, eta hurrengo partidua izango da garrantzitsuagoa Hernanirentzat, non egon daitekeen jakiteko: La Unica­ren kontra, Landaren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!