Bakailua protagonista, txoko guztietan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 13a

Martxan da Bakailao Astea, Hernaniko taberna eta jate­txeetan. Bakailuaz goza­tzeko aukera aparta izango dute herritarrek, aste osoan, pintxo eta plater goxoekin. Beste ekintza asko ere izango dira aste osoan zehar, igandeko Bakailao Festarekin bukatzeko.

Lehiaketako pintxoak probatzeko aukera, gaurtik
Herriko tabernek jarriko zituzten, honezkero, bakailua­rekin prestatu dituzten pintxo goxoak. 17 tabernak hartuko dute parte pintxo lehiaketan, eta herritarrek euro batean dastatu ditzakete: Guria, Ara­lar, Joxe Mari, Rioja, Kixkal, Gunea, Kitto, Tripontzi, Atxur, Onddi, Irrintzi, Txilibita, Goiz Argi, Zumitza, Deportivo, Carrero eta Garin. Gaurtik ostiralera probatu daitezke, eta ondoren baloratu, zeinena den pintxo onena.

Jatetxeetako menuan,  bakailu plater bat
Jatetxeetan, berriz, plater bat jarriko dute eguneroko menuan, bakailuarekin egina: Iturral­de, Saretxo, Errioguarda eta Fagollagan. Eta dendetan, Bakailao Astearekin apain­du­ko dituzte eskaparateak. Be­rriak elkartearen tonbola ere egongo da, zenbait saltokitan.

Bakailao tailerra, gaur
Bakailao tailerra ere egingo dute gaur, Basque Culinary Centerren, 17:30etan. Aurrez eman behar zen izena.
Aste osoan luzatuko dira ekitaldiak: bisita gidatua etzi, uztartze afaria ostiralean, igandeko Bakailao Festa... Bakailua pil-pilean lehiaketa ere egingo da igandean, eta apuntatzeko, asteazkena da azken eguna: 943 33 70 28 edo guru­tze-a@­­her­nani.net. Gehienez 25 bikote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!