Zaila, oso zaila izango dute Hernaniko neskek, aurreko denboraldian lortutakoa errepikatzeko. Ohorezko Mailara igotzetik hain gertu egon ondoren, baja ugari izan dituzte udan, eta lanak taldea osatzeko ere.
Baina ilusioz ekingo diote, gaur, Euskal Ligari. Ondo hasteko gogoarekin. Eta horretarako, partidu polita dute aurrenekoa: Eibarren kontrako derbia jokatuko dute. Unbe zelaian ariko dira, Euskal Ligako bi talde gipuzkoarrak. Eguerdiko 12:00etan hasiko da partidua.
Sei talde lehian, eta hamar jardunaldi
Sei talde lehiatuko dira aurten ere, Euskal Ligan: Hernani, Eibar, Getxo, Durango, La Unica eta Gaztedi. Hamar jardunaldi jokatuko dira, eta bitan ariko dira talde guztiak, elkarren kontra. Gaur hasi, eta martxoaren 22ra arte luzatuko da, errugbiaren festa.