Argazki Digitalen Rallya, datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 12a

Argazki Digitalen Rallya egingo da datorren igandean, urriak 19, Hernaniko Argazki Forumak antolatuta. Plazan egingo da izenematea, egun berean, 09:00etatik 10:00etara: 12 urte artekoek doan, 13tik gorakoek 5 euro. Herrian barrena argazkiak egin, eta lehiaketara aurkeztuko dituzte onenak. Lau sari banatuko dira helduen mailan, eta beste hiru haurrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!