Pausoa baino, salto haundia

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 12a

Jendetza bildu zen atzo, Pausoka Eguneko ekitaldietan. Ezin hobeto pasa zuten denek, elkartea diruz laguntzeko festan.

Pauso bat baino gehiago, salto haundi bat eman zuen Pausoka elkarteak, atzo. Jen­de­tza izugarria bildu zen Atsegindegin, Pausoka Egu­nean antolatu zituzten ekin­tzen inguruan. Elkartea diruz laguntzea zen helburua, eta arrakasta haundiz lortu zuten. Bete-beteta egon zen plaza, tailerretan, paelladan edota Porrotx eta Ane pirataren emanaldian.

Zozketako saritua: 8763
Berriak elkarteak antolatutako zozketan, 1.000 tiketak saldu ziren, eta irabazlea 8763 zenbakia da. 15 egun dauzka saria jasotzeko, Jaione kongelatuak dendan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!