Giro aparta eta erritmo bizia, Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 12a

Festa egun polita izan zuten atzo, Portuko auzotarrek. Talo goxoak egiten hasi ziren haurrak, eta jaki goxoekin tripa betetzeko aukera izan zuten, arratsaldeko erromerian dantzan jarri arte.

Egun ederra izan zen atzokoa, Portu auzoan. Festa giroan, gelditu gabe egon ziren, ekintzaz ekintza, Portu Eguna ospatzeko.
Jaki goxoek izan zuten protagonismoa, goizetik eguerdira. Taloak prestatu zituzten haurrek, eta tortillak helduek. Tripa jaki goxoez betetzen jarraitu zuten auzo bazkariarekin, harik eta arratsaldean erromeria hasi zen arte.
Orduan, erritmo bizian jarri ziren dantzan, gorputzak astintzen, adin guztietako dantzari trebeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!