Umore Onak ez du oso ongi hasi denboraldia. Lehenengo partida galdu egin zuen etxean eta Pasai Donibaneren aurkakoa ere bai, lehengo astean: 5-1. Oihanek sartu zuen gola. Oso jende gutxi zirela jokatzen azaldu dute. Atzo gauean, berriz, Tolosan jokatzekoak ziren eta aurrekoan bezala, jokalari gutxirekin ariko zirela azaldu zioten Kronikari. Erredakzioa ixterakoan, jokatzen hastekoak ziren.