Gutxigatik galdu zuen Apezetxeak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Atarrabiako jaialdian jokatu zuen Jon Apezetxeak asteartean. Tolosarekin aritu zen, Gorka eta Pascualen aurka eta gutxigatik galdu zuten: 18-22. Atzo ere, Alegian aritu ziren Tolosa eta biak Saralegi eta Izaren aurka, baina Kronika bukatzerako, hasteko zegoen partidua. Bestalde, lehengo igandean, Pascualekin osatu zuen bikotea Apezetxeak eta 11-22 galdu zuten Gorka eta Merinoren aurka, Logroñoko Adarraga pilotalekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!