Salaberriak Errioxako Torneoko txapela jokoan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Salaberriak eta Anduagak (Lizarra) 22-8 irabazi zioten finalerdia Zubizarreta eta Agirreri lehengo larunbatean, eta bihar finala jokatuko dute. Errioxako Torneoko finala izanen da. Marcos (Alberite) eta Aizpuru (Asteasu) izanen dituzte aurkari 10:00etatik aurrera, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Hori bihar, eta gaur Nafarroako Txapelketan ariko da Salaberria, eskuz banaka, kadete mailan. Fagoagaren aurka jokatuko du 09:30etan Labriten. Bestalde, Gartzarongo Torneoan, Aizkorbe eta Apezetxeak 18-15 irabazi zioten Zalakain eta Goikoetxeandiari igandean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!