Herri txiki, infernu haundi izeneko telebista saio bat grabatzen ari da ETB eta iraila bukaeran eta urria hasieran Goizuetan izan ziren, irudiak eta elkarrizketak grabatzen. Pagadi bertan izan zen, besteak beste. Urriaren 2an, udaletxeko ganbaran ere grabaketa egin zuten herritar ugarirekin batera. Telebista saio berri hau, urtarriletik aurrera izanen da ikusgai, ETB1en.