Udalak ez du zigorra bete beharko ikurrina paratzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Nafarroako Gobernuak prozeduran akats bat egin du.

Nafarroako Justiziako Auzi­tegi Gorenak (TSJN),  onartu egin du Goizuetako Udalak aurkeztutako helegitea ikurrinaren auziaren inguruan, eta ez du zigorra bete beharko. Udalak ikurrina paratu zuen udaletxean iazko festetan, Eman hitza Nafarroari, eman Euskal Herriari pankartaren ondoan eta Nafarroako Auzite­giak zigortu egin zuen, Nafa­rroako Gober­nua­ren salaketari erantzunez. Horren aurrean, Goizue­tako Udalak helegitea aurkeztu zuen. Pablo Miranda alkateak azaldu du apelatzearen arrazoia izan zela, Nafa­rroako Gobernuak pauso bat saltatu izana. Na­farroa­ko Sinboloen Legea­ren arabera, ikurrina kentzeko eskaera epaitegira jo aurretik egin behar zion Nafarroako Gober­nuak Udala­ri, notifikazio bat iritsi behar zen, eta ez zuen egin. Auzitegi Gorenak aintzat hartu ditu azalpenak eta bere epaia definitiboa da; ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Lehenenengo epaiak, kostak ordaintzera zigortu zuen Udala eta oraingo epaian ez dela horri buruz ezer esaten azaldu du alkateak. Argibideak eskatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!