Eskaladari buruzko emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Datorren astean, hainbat ekintza izango dira, Udazken Kulturalarekin.

Ereñotzuko Udazken Kultura­la aurreko asteburuan hasi zen, Aranoko igoerarekin, eta datorren astetik aurrera, hainbat ekintza izango dira. Asteaz­kene­an bertan, eskalada musikatuari buruzko emanaldia izango da.
Aranoko igoeran bestetan baino jende gutxiagok hartu zuen parte, baina giro ederrean ibili zirela azpimarratu dute. 8 helduk eta 3 umek hartu zuten parte. Unai Erroitzenea, Mikel Iturbe eta Jone Pikabea izan ziren bizkorrenak. Ondoren, bazkaria egin zuten Aranoko Kontseju tabernan eta 35 bat lagun elkartu ziren.

UDAZKEN KULTURALA
URRIAK 15, ASTEAZKENA
19:30, ‘Eskalada musikatuak. Alpeak eta Pirineoak’ emanaldia.
URRIAK 18, LARUNBATA
10:00, Epeleko aterpean  ‘Burruntziak, uraren hegoak’
hitzaldia eta erakusketa.
URRIAK 19, IGANDEA
17:00, Auzoko festa frontoian: sagardo dastaketa, gaztain erreak, azoka, patata tortilla lehiaketa...
URRIAK 22, ASTEAZKENA
19:00, ‘Elikaduraren eragina
osasunean’ hitzaldia.
URRIAK 23, OSTEGUNA
19:30, Mundua bizikletaz Asian.
URRIAK 24, OSTIRALA
22:00, pelikula.
URRIAK 25, LARUNBATA
11:30, Florencio Galdino
umeentzako ikuskizuna frontoian.
URRIAK 29, ASTEAZKENA
19:30, ‘Ereñotzu inguruko historia, toponimia eta saroiak’ hitzaldia.
AZAROAK 1, LARUNBATA
20:30, Bertso afaria Ur-Mia
elkartean Maialen Lujanbio eta
Unai Agirre bertsolariekin. Txartelak salgai Ur-Mia elkartean eta Irrintzi
tabernan 25 euroan.    
AZAROAK 8, LARUNBATA
Egunpasa Sarako kobazuloetara. Irteera 09:30etan Ereñotzuko
autobus geltokitik. Txartelak Auzo Udalean salgai.
ERAKUSKETA:
Urriaren 20tik aurrera ‘Burruntziak, uraren hegoak’ Auzo-etxean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!