Aurkari zuzena aurrez aurre, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Mundarro Petritegik hirutik bi partidu irabazi ditu eta bosgarren postuan dago sailkapenean, laugarrenarekin berdinduta. Gaur Vasconiaren aurka jokatuko du eta aurkari zuzena izango du aurrez aurre. Postu bat beherago dago, puntu baten aldearekin. Moreek etxean emaitza onak lortu dituzte eta Deustoren aurkako porrota atzean utzita, etxetik kanpo ere garaipena lortzen badakitela erakusten ahaleginduko dira gaur. Partidua 17:30etatik aurrera izango da, Puion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!