Gasteizen estrenatuko dira neskak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Arabaren aurka jokatuko dute 16:30etan. Euskal Ligako bigarren mailan jokatuko dute aurten, iaz mailaz igotzea lortuta.

Mundarro-La Salleko neska seniorrek gaur ekingo diote denboraldiari eta liga berrian ariko dira. Iaz mailaz igotzea lortu zuten eta aurten Euskal Ligako bigarren mailan lehiatuko dira. Eta estreinaldia, Gasteizen izango dute. Bertan neurtuko dira Araba taldearen aurka. Arratsalde­ko 16:30etatik aurrera jokatuko dute.
Taldea berria da maila ho­rre­tan eta aurtengo helburua, maila mantentzea izango da.
Denera, 10 jokalarik osa­tzen dute taldea eta bertan ariko da Lara Sanchez astigartarra. Paula Pozo ere taldean aritu da orain arte, baina aurten taldea utzi du ikasketak medio.

Probintzialak bihar, etxean
Probintzial mailako mutilen taldeak bihar jokatuko du. Astigarragako kiroldegian, etxe­an jokatuko dute. Goierri taldea izango dute aurrez aurre, 11:00etatik aurrera.
Gainerako talde guztiek atsedena dute asteburu honetan.

Euskal liga, neskak
Jokalariak: Ainhoa Pedrosa,
Haizea Villaverde, Itsaso Portela,
Lara Sanchez, Leire Izagirre, Maider Odriozola, Marta Alcala, Michelle Olave, Oihana Arzallus
Sara Vitores.
Entrenatzaileak: Aitor Lopez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!