‘Aviones 2’ eta ‘El niño’ ikusgai, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Hasi da Biterin, zinema denboraldi berria. Atzo izan zen aurreneko emanaldia, eta astelehenera arte izango da aukera, bi pelikula ikusteko. Aviones 2 haurrentzako filma, gaur eta bihar emango dute, 16:30etan. El niño, berriz, lau saiotan emango dute: gaur 19:30etan eta 22:30etan; bihar 19:30etan; eta astelehenean, 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!