Joan den ostiralean, Astigarragako Herri Eskolako ikasleak Zapiain sagardotegian bixitan izan ziren. Egoitz Zapiain sagardogileak xehetasun guztiekin azaldu zizkien sagarretik zizarrera iritsi bitarteko pauso guztiak. 4 urteko umeek prozesua gertutik ikusteaz batera, eskuarearekin lanean aritzeko aukera izan zuten. Zizar tragoarekin bukatu zuten bixita.