Berdintasun Planaren inguruan ariko dira ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Bilera irekia da eta herritarrei azaltzeko dei egiten diete. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.

Berdintasun Sailak Astigarra­gako I. Berdintasun Planaren ebaluazioa egin berri du eta ateratako ondorioen inguruan hitz egiteko eta plan berria martxan jartzeko, bilera deitu du ostegunean. II. Planari be­gira, hainbat proposamen egin direla azaldu dute eta horiek aurkeztu eta aztertu nahi dituzte. Bilera irekia izango da eta herritarrei dei egiten diete azaltzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan.
Ebaluazioarekin, argi asko piztu zaizkiela azaldu dute, be­netako berdintasuna lortzeko ja­rraitu beharreko bidearen in­gu­ruan: «Elkarrekin lan egiten ja­rraitzeko momentua da, beste 4 urtetarako plana garatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!