Hernani Gaztetu! prozesua aurkeztu zuten atzo, gazteen parte hartze prozesua. Beraien esku dago orain, erabakitzea zein diren dituzten beharrak, nolakoa izan behar den Udalaren Gazte Politika...
Prozesuaren helburuak eta oinarriak azaldu zituzten Aztikerreko ikerlariek, eta berehala jarri ziren lanean, herriko gazteak. Taldetan bilduta, Hernanin gaztea izatea zer den eztabaidatu zuten.
Atzo hasi eta hurrengo lau saioetan, beraiena da hitza, etorkizuna erabakitzeko.