Azken aurreko proba gaur, Aritz eta Xabi Urdanpilletak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 11

Denboraldi bikaina daramakite Aritz eta Xabi Urdanpilleta Ereñotzuko anaiek. BTT probak egiten dituzte, eta Euskadiko Opena dute orain, jokoan. Bigarren postuan dijoaz biak, bakoitza bere mailan.  Aritz 23 urtez azpikoan ari da eta juniorretan Xabi. Openeko azkenaurreko proba dute gaur, Hondarribian eta itxaropentsu dira: «ondo ezagutzen dugu zirkuitua, eta irabaztera aterako gara». Azkeneko karrera urriaren 26an izango dute, Galdakaon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!