Joan den igandean, Sagar Uzta jaia izan zen Astigarragan eta besteak beste, sagargintza proba antolatu zuen Goldea elkarteak. Honako probak izan zituzten: 6-9 urtekoek, kizkiarekin sagarrak bildu behar izan zituzten; 20 metroko eremuan zabalduta zeuden 2 zaku sagar. Guztiak zakuetan sartzean, lerarekin garraiatu behar izan zituzten lau plaza osatu arte. 10-13 urtekoek, berriz, 3 zaku bete behar izan zituzten eta lerarekin zortzi plaza egin. Denera, 32 neska-mutilek hartu zuten parte, zortzinako lau taldetan banatuta, eta guztiak gustora geratu ziren emaitzekin, berdindu egin baitzuten. Txikien bi taldeek, 07:28ko denboran egin zuten eta haundienek, 06:59an. Goldeak eskerrak eman nahi dizkie guztiei eta bereziki, Astigarragako Herri Eskolako gurasoei.