Talde gaztea du aurten Hernanik, berria; eta era berean, gogo eta ilusioz betea. Beteranoenak 20-21 urte ditu. Izan ere, joan den urteko askok utzi egin dute taldea. Berria osatze aldera, harrobira jo dute, eta fitxaketa bat kenduta, jubeniletik igotakoak dira ia guztiak. Andoni Loran dute entrenatzaile; eta Iñaki Altuna aritzen da laguntzaile lanetan. Kronikari adierazi ziotenez, giro bikaina dute taldean, eta gogo haundiarekin daude denak.
Esperientzi falta izan daiteke, talde honen gabezietako bat, eta hori lantzeko modu hoberik ez dago, partiduak jokatzea baino. Garaipenarekin hasi zuten denboraldia, joan den astean. Eta bigarren partidua gaur dute, etxean. Erandioren kontra neurtuko dituzte indarrak, eta irabaziz gero, denboradi hasiera borobiltzeko aukera izango dute; eta noski, konfiantza hartzekoa. Zubipen, 16:30etan.
Mutilak, kanpoan
Erregional Ohorezko mailako taldeak ere, gaur du partidua. Aurrera taldearen kontra neurtuko ditu indarrak, Zaldupen, 17:00etan.