Banakako finalistak alde batera utzita, urteko lau erremontista onenak dira Barrenetxea, Uterga, Etxeberria IV eta Ion. Gaur elkarren aurkako lehiaz gozatzeko aukera izango da Galarretan. Utergak Barrenetxearekin jokatuko du, eta Etxeberria IVk Ionekin. Arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua izango da.