Pausokarekin kolaborazioan, eskubaloi eskolako kideek lagunarteko partidua izango dute bihar, Sanlo Elgoibar taldearen kontra. Atsegindegin izango dira partiduak, sei guztira. 24 lagun ariko dira eskubaloi eskolan, 2014-2015 jardunaldian; eta ateak zabalik dituzte, kide izan nahi duten gainontzeko neska-mutilentzat.